
2008-09-06 | 18:19:50
Aurten Zeberiok ezin izan du Casino Kursaal Txapelketa irabazi
35-29 irabazi dio Urrutiak elduaindarrari
Zeberio irabazten hasi da partida, baina tartean berdinduta joan dira, 14. tantotik aurrera. Ordutik Urrutia aurretik joan da.
2008-07-14 | 15:31:50
Zeberio II.ak San Fermin Torneo txapelketa irabazi du San Miguelekin batera
Finalean Ezkurra-Aizpuru bikotea 23 tantotan utzi zuen bikote txapeldunak
Larunbatean jokatu zuten partida. Zeberio II.ak "Ezkurra saihestea lortu" zutela eta "atzean jokatzen saiatu" zirela adierazi du. "Dena ondo atera zitzaigun eta txapelketa borobila egin dugu".
2008-02-11 | 13:34:49
Migel Soroa pilotari ezaguna hil da 82 urte zituela
Tolosan zendu da; hileta bihar izango da 18:00etan San Frantziskon elizan
Eskuz banakako bi final jokatu zituen elduaindarrak, bat irabazi eta bestea galdu egin zituelarik. Berandu debutatu zuen pilotariak, 24 urterekin.
2008-02-01 | 16:57:45
Jose Angel Urkizu izendatu dute Elduaingo udal kudeaketa batzordeko buru
Gaur hartu dute erabakia ezohiko bilkuran. Batzordea gainontzeko hauek osatuko dute: Miren Elorza, Iņaki Kerejeta, Eneko Imaz eta Rafael Gurrutxagak
2008-01-29 | 14:36:11
Gestora bat jarriko dute Elduaingo Udalaren buru
Herritarrek aurkeztutako zerrenda onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Elduaingo Udalaren funtzionamendua bermatzeko gestora bat osatuko dute. Gestora bost herritarrek osatuko dute eta ostiralean martxan jarriko dela jakinarazi dute Foru Aldunditik.
2008-01-16 | 14:16:32
Ahal bezain pronto gestora bat osatzeko asmoa adierazi du Foru Aldundiak
Eneko Goia bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, egungo egoera azaltzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du gaur goizean, "ahal bezain azkar gestora bat osatzen saiatuko dela", honek Elduaingo Udalean agindu dezan. Izan ere, maiatzeko hauteskundeen ostean, Bittor Muņagorri (EAJ-PNV) aurreko legealdiko alkateak jarraitu behar izan zuen alkate, baina funtziotan. Eta abenduan, uko egin zion karguari.
2007-12-19 | 18:20:36
Zeberio III.a Martiko Txapelketan ariko da
Eguberrietako banakako erremonte txapelketan Urrutiaren aurka ariko da ostiralean
Labriten jokatuko dituzte, Iruņean, erremonteko banakako Martiko txapelketa, ostiraletik aurrera. Hiru partida bakarrik jokatuko dituzte, eta finala hilaren 29an izango da. Ligaxka honetan Koteto Ezkurra, Patxi Zeberio, Urrutia eta Lizaso ariko dira.
2007-11-19 | 11:56:51
Lagun bat atxilotu dute Elduainen asteburuan alkoholaren eraginpean gidatzeagatik
Ertzaintzaren iturrien arabera, guztira 15 gidari atxilotu dituzte asteburuan zehar
Zine kluba
'California dreamin' filma jatorrizko bertsioan
TOLOSA, Leidor aretoa - 2009-01-08
Antzerkia
III. Poltsikoko Antzerki Lehiaketa
ADUNA, - 2009-01-05
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.