
2007-10-13 | 18:02:15
EZBEHARRA
79 urteko gizonezko bat hil da Elduaingo mendi batean, erorita
Azketan paseatzen ari zela izan du ezbeharra
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 79 urteko gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Elduainen, Azketa mendian. Erorikoa izan du paseatzen ari zela. Ertzaintzaren eta Osakidetzaren helikopteroak bertara joan dira istripuaren ondoren, baina iritsi direnerako hilik zen gizonezkoa. Donostiako Patologia zerbitzuetara eraman dute gorpua.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.