
2007-12-19 | 18:20:36
Erremontea
Zeberio III.a Martiko Txapelketan ariko da
Eguberrietako banakako erremonte txapelketan Urrutiaren aurka ariko da ostiralean
Labriten jokatuko dituzte, Iruņean, erremonteko banakako Martiko txapelketa, ostiraletik aurrera. Hiru partida bakarrik jokatuko dituzte, eta finala hilaren 29an izango da. Ligaxka honetan Koteto Ezkurra, Patxi Zeberio, Urrutia eta Lizaso ariko dira.
Labrit pilotaleku laburra da, 36 metrokoa, eta ospea hartzen ari da txapelketa hau, banakakoa eta frontoi txikian delako. Zeberio Urrutiaren aurka ariko da 19:00etan, eta hauen arteko partidaren aurretik binakako norgehiagoka bat izango da, eta hirugarren partida, beste norgehiagoka bat.
Finala hilaren 29an izango da Labriten, 16:00etatik aurrera. ETB 1en zuzenean ikusteko aukera izango da, 17:00etan.
Partida hauek zuzenean ikusteko 10 euro ordaindu behar da, eta finalerako 15 euro. Labriteko leihatilan eros daitezke, ostiraletik aurrera eta 18:30etik aurrera.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.