
2008-01-16 | 14:16:32
Politika
Ahal bezain pronto gestora bat osatzeko asmoa adierazi du Foru Aldundiak
Eneko Goia bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, egungo egoera azaltzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du gaur goizean, "ahal bezain azkar gestora bat osatzen saiatuko dela", honek Elduaingo Udalean agindu dezan. Izan ere, maiatzeko hauteskundeen ostean, Bittor Muņagorri (EAJ-PNV) aurreko legealdiko alkateak jarraitu behar izan zuen alkate, baina funtziotan. Eta abenduan, uko egin zion karguari.
Eneko Goia, Foru Aldundiko bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Donostian, Elduaingo egoeraz hitz egiteko. Bertako herritarrek gestora osatzeko zenbait herritarrekin osatutako zerrenda aurkeztu dute. Goiak ziurtatu du, "Aldundiak jaso duen pentsonen zerrendak balizko gestora bat osatu dezakeela, eta zerrenda hori Hauteskunde Batzordeari igorri diola, honek beharrezkoak diren benetakotzeak bidaltzeko eta bide batez, behar bezala izendatuak izateko".
Aldundikoek adierazitakoaren arabera, beraien helburua da, "Elduaiengo egoerari irtenbidea lehenbailehen aurkitzea". Gaineratu dute, eman beharreko pausoak eman dituztela, eta hemendik aurrerakoa ez dagoela beraien eskuetan. Baina hurrengo pausoak gauzatzen diren bezain pronto gestora bat osatuko dutela argitu dute, "ahal bezain azkar Elduaiengo egoera normalizatzeko".
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.