
2008-02-01 | 16:57:45
Politika
Jose Angel Urkizu izendatu dute Elduaingo udal kudeaketa batzordeko buru
Gaur hartu dute erabakia ezohiko bilkuran. Batzordea gainontzeko hauek osatuko dute: Miren Elorza, Iņaki Kerejeta, Eneko Imaz eta Rafael Gurrutxagak
Pasa den asteartean kudeaketa batzordea osatzea erabaki zuten Elduainen, Udala oraindik osatzeke zegoen-eta. Iazko maiatzeko udal hauteskundeetan PPk lortu zuen boto ofizial bakarra; 83 boto baliogabeak izan ziren, eta 24 zurizkoak. PPk, boto harekin, lau zinegotzi erdietsi zituen, baina uko egin dio hasieratik udal karguak hartzeari.
EAJ eta EAk osatutako talde batek izan zuen udal gobernua eramateko ardura, baina abenduan dimisioa aurkeztu zuen.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.