
2007-07-27 | 18:01:20
Berastegirako errepidea itxi dute Belauntza parean
Kamio batek karga galdu du, eta bidea oztopatzen ari da.
Belauntza parean itxi egin dute Berastegira doan errepidea. Kamioi batek bere karga galdu eta ondorioz oztopatzen ari da, eta garbitu arte errepidea itxi behar izan dute.
2007-07-16 | 13:47:06
ZEBERIO II.AK ETA SAN MIGUELEK KIDER TXAPELKETAKO FINALA GALDU DUTE
Ezkurra eta Olazarrek hiru tantorengatik eskuratu zuten txapela
Zeberio II.ari eta San Migueli Kider Txapelketako finalak alde egin die oso berdinduta egon zen norgehiagoka bat jokatu ondoren. Gora-behera asko izan zituen Uharteko Euskal Jaien jokatutako partidak, eta 21. tantora arte, bi bikoteak gogor aritu ziren, tarteka Ezkurra eta Olazarrek aurrea hartuz, tarteka Zeberio II.ak eta San Miguelek.
2007-06-15 | 16:46:41
Ez dute bihar udal gobernua osatuko
Elduainen ere, ez dute bihar osatuko udal gobernua, ez eta alkatearen izendapenik ere ez dute egin. Tolosaldeko Hauteskunde Batzordeak PPren bost hautagaien uko egitea onartu zuen, baina 250 biztanle baino gutxiagoko herria denez «plaza horiek betetzeko aukerarik ez dagoela» azaldu du. Izan ere, bertan, pertsonari zuzenean bozkatzen zaio. Bost zinegotzi hauen lekuak bete gabe geratzean, Gipuzkoako Aldundia izan daiteke legealdi honetarako Udala gobernatzeko batzorde bat osatzen duena. Hala, egungo zinegotziak mantenduko lirateke.
2006-09-07 | 12:19:55
Kamioi batek su hartu du A-15 errepidean
Kamioi batek su hartu du A-15 errepidean
Kamioi batek su hartu du A-15 errepidean, Kamioi batek su hartu du A-15 errepidean. Osotara itxi dute, bi karrilak, hain zuzen.
2006-01-14 | 20:29:53
Patxi Zeberiok bosgarren txapela irabazi du
40 eta 32 irabazi du Auzmendirekin Ezkurraren eta Ionen aurkakoa
Lan bikaina egin du Patxi Zeberio elduaindarrak 2006ko Erremonte Txapelketan. Kide Elizalderekin batera, txapela gehien duen pilotaria da
2005-12-27 | 17:37:09
Eguberrietako Torneoko finalerako sailkatu da Zeberio II.a
Urrutiaren aurka jokatuko du etzi; fisikoki zein moralki «oso egoera onean eta ilusio handiarekin» aurkitzen dela dio
Patxi Zeberio elduaindarra pilotaleku motzeko Eguberrietako Erremonte Torneoko finalerako sailkatu da Koteto Ezkurra, banakako egungo txapeldunaren aurkakoan garaipena lortu ondoren. Ostiralean jokatuko duen finalerako bai fisikoki bai eta moralki ere oso ondo aurkitzen dela azaldu dio hitzari Elduaingoak.
2004-04-01 | 17:57:36
Haur eskolaren lehenengo pausuak
Otsailaren 9an jarri zuten martxan haur eskola herrian. Astegunez egunero 08:15ean sartu, eta13:15ak arte izaten dira haurrak bertan, haien gurasoek nahiago baitute haurrek etxean siestatxoa egitea. Hiru haur joaten dira egunero eskolara: Unai Nazabal eta Asier Zeberio (2 urte), eta Asier Gurrutxaga (urtebete). Loren Ezeiza andoaindarra egoten da irakasle lanetan. Gela haurrentzat egokitu eta prestatzen du eskolara sartu bezain laster. Jostailuak erabili ondoren, haurrek dagokien tokietan uzten dituzte. Ezeizaren esanetan, «hasieran kostatu egiten zitzaien gauzak jasotzea, baina pixkanaka-pixkanaka hori ere ikasi dute». Maiatzean zabalduko dute matrikula epea datorren irailean hasiko den ikasturteari begira. Haurrak bertara eramateko motiborik ez da falta.
Deialdiak
Argazki lehiaketa
ELDUAIN, Internet - 2008-07-01
Ikastaroak
Patinai ikastaroa
ELDUAIN, Elduainen - 2008-07-08
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.