Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Elduain
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

;2008-07-10;San Fermin Torneoan Zeberio II.a finalerdietan aurkitzen da. Erremontea Altuna anaiak txapelketatik kanpo geratu dira eta elduaindarrak gaur jokatuko du partida.

San Fermin Torneoan Zeberio II.a finalerdietan aurkitzen da

Erremontea Altuna anaiak txapelketatik kanpo geratu dira eta elduaindarrak gaur jokatuko du partida.

A. IMAZ

San Fermin Torneoko finalerdiak herenegun erabakita gelditu ziren. Sailkaturiko lau bikoteetan eskualdeko erremontista bakarra aurkitzen da, Patxi Zeberio, Altuna anaiak txapelketatik at gelditu ostean.

Bikote indartsuena

Zeberio II.ak eta San Miguelek osatzen duten bikotea, Torneoko bikote indartsuena bezala sailkatu zen finalerdietarako.

Ligaxkako lehen neurketan Uterga-Lizaso 20 tantutan utzi baldin bazituzten Patxi Zeberio eta Julen San Miguelek, bigarren partidan Altuna I.a eta Etxeberria III.a frontoitik atera zituzten 16ean uztean.

Enpresako iturrien arabera, «Patxi Zeberiok azken denboraldian Huarteko Euskal Jai Berrin jokatu zuen partidarik onena jokatu zuen herenegun, ligaxkaren azken partidan». Elduaindarrak 17 tanto egin zituen.

Altuna anaiak kalera

San Fermin Torneoa edo Sandua Olioak Torneoa ez da batere ona izan Altuna anaientzat. Amezketarrek ligaxkako azken postua lortu dute euren multzoetan, ondorioz, biak txapelketatik at gelditu dira.

Garikoitz Altunak eta Eizagirrek partida bat irabazia eta bestea galdu dute eta A multzoaren hirugarren postuan gelditu dira. Imanol Altuna eta Etxeberria III.ak berriz, jokatutako bi partiduak galdu dituzte eta hauek ere B multzoaren hirugarren postuan gelditu dira.

Finalerdiak gaur Huarten

Sanua Olioak Torneoaren finala uztailaren 12an, etzi, jokatuko da Huarteko Euskal Jai Berrin, 16:00etan hasiko den jaialdiaren barnean.

Txapelaren lehian ariko diren bikoteak nortzuk izango diren gaur erabakiko dira frontoi berean 16:00etatik aurrera. San Fermin Torneoko lehen finalerdia Ezkurra-Aizpuru eta Uterga-Lizasok jokatuko dute. Bigarren finalerdia Zeberio II-San Miguel eta Urriza-Urrutiak jokatuko dute.

Finalerdiak eta finala, enpresak jakinarazi duenez, telebistak eskainiko ditu zuzenean.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.