
Elduaingo Patxi Zeberiok gaur jokatuko du finala
a. imaz
Patxi Zeberiok gaur jokatuko du erremonteko San Fermin Torneoaren finala Huarteko Euskal Jai Berri pilotalekuan 16:00etan hasiko den jaialdian. Elduaindarrak Julen San Miguel atzelaria izango du lagun eta etsai bezala Ezkurra eta Aizpuru. Partidua 40 tantura jokatuko da.
Finalerdietan egurra
Sandua Olioak edo San Fermin Torneoan Zeberio II.a eta San Miguel oso indartsu agertu dira orain artean. Ligaxkan bi partidak erraz irabazi zituzten eta finalerdietan Urriza eta Urrutiak 26ean utzi zituzten. Arerio zailak izango dituzte ordea gaur finalean. Patxi Zeberioren adixkide eta aurrelari bikaina, Ezkurra, izango du aurrean elduaindarrak. Hauek finalerdietan 36ean utzi zituzten Uterga eta Lizaso.
Finala 16:00etan hasiko den jaialdiaren barnean jokatuko da.
Erakusketak
Jose Enrique Ceberiroen margolanak
TOLOSA, Itaie taberna - 2009-01-02
Deialdiak
Sahararako janari bilketa
Aukeratu Herria, - 2008-12-18
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.