Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Elduain
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

;2008-07-20;´Urte onak izan dira eta zaila izango litzateke emaitza hobeak lortzeať. Elduain Patxi Zeberiok profesional mailan lehen txapela 1998. urtean irabazi zuen. Ondoren beste 17 irabazi ditu. Erremontean punta-puntan aurkitzen da egun. PATXI ZEBERIO õ . Erremontista

patxi zeberio ðErremontista

«Urte onak izan dira eta zaila izango litzateke emaitza hobeak lortzea»

Elduain Patxi Zeberiok profesional mailan lehen txapela 1998. urtean irabazi zuen. Ondoren beste 17 irabazi ditu. Erremontean punta-puntan aurkitzen da egun.

asier imaz

Lehen, orain eta ziur gero ere Patxi Zeberiok (Elduain, 1974) txapelak irabazten jarraituko duela. Aurrelariak San Ferminetan 18. txapela jantzi zuen uztailaren 12an.

Noiz hasi zinen erremontean?

Galarretako eskolan 18 urterekin hasi nintzen.

Zergatik aukeratu zenuen kirol hau?

Erremontean profesional mailan nire anai bat ibiltzen zen. Bestalde arreba Mattin erremontistarekin ezkondu zen eta gehienbat berarekin joaten hasi ginen frontoira, ume ginela. Haren bidez sortutako afizoa izan zen. 18 urtera arte palan ibiltzen nintzen eta egia esan hobeto manejatzen nuen pala. Baina etorkizun gutxi zegoela ikusi nuen eta erremontea aukeratu nuen.

Lehen txapela 1998. urtean irabazi zenuen Aizpururekin, binakakoa. Ondoren ia urtero irabazi dituzu txapelak.

Bai, urte onak izan dira. Zaila izango litzateke emaitza hobeak lortzea. Zortea ere izan nuen, izan ere, debutatu eta bi urte edo hirura estelarretan jokatzen hasi nintzen. Nahiko maila ona hartu nuen eta horri esker urte hauetan goi mailan ibili naiz. Txapelen inguruan berriz, beti ondo prestatu naiz eta txapelketetan beti izan dut ilusioa. Zorteak ere lagundu dit eta finaletan ongi irten zaizkit gauzka.

Erremontea gertutik ezagutzen ez duenari nola aurkeztuko zenioko Zeberio II.aren jokoa?

Sendotasunean eta fisikoan oinarritzen da nire jokoa. Golpeen bidez beti puskatu izan ditut partidak, gehienbat indarra erabiliz jokatu izan dut. Teknikoki ez naiz oso abila, ez naiz izan inoiz artista horietako bat nire ustez. Indarra eta fisikoaren poderioz min asko egin izandu dut.

Nola gogoratzen duzu 1998. urteko lehen txapel hura?

Gogoratzen naiz Aizpururekin Iruñean jokatu nuela. Lehenengo Mailako bigarren txapelketa nuen eta binakako finala zen. Koteto Ezkurra eta Imazen aurka jokatzen genuen eta Kotetoren aurka finala jokatzeak ilusio izugarria sortzen zidan. Oso lasai joan ginen, txapelketa ona egin genuelako eta final biribila atera zitzaigun. Mundu guztiak faborito beraiek ematen zituzten, gure alde ez zegoen peztarik ere, baina jokoarekin dagoenean jokalari bat kontu handia izan behar dela ikusi zen. Azkenean tanto bakarrez irabazi genuen. Umetatik betiko ilusioa errealitate bilakatu zen eta gustura irten nintzen finaletik.

Azken txapela ere Kotetoren aurka irabazi duzu Huarten.

Beti izan dut aurkari indartsuena. Historiara pasa den pilotaria da. Ohitu ere egiten zara bere aurka jokatzeaz baina oraindik ilusio handia sortzen dit.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.